FRUIZ AZOKA 2012

Fruiz nekazal eta artisau azokaGaurko domekan Fruiz’en egon naz,  bertoko nekazal eta artisau azokan. Garagardo barril bat dastatzera atara dot (“Mari” motako Lagerra) eta oso gustura egon gara, lasai  jendea ezagutzen, garagardoa edaten eta garagardo artesanalaren inguruan berbetan. Holako azokak oso gustokoak dodaz, jendearengandik hurbilago egon zeinkealako, azoka handietan, ordea, ez dot batere denborarik izaten jendeagaz egoteko. Azoketara joatearen helburu nagusiena, ekimena eta produktuaren nondik norakoa zabaltzea da, ezagutera emotea, eta gaurkoa bezalako azokatan oso ondo betetzen da lan hori.

Ondo antolatutako azoka (zorionak antolatzailei), eguraldi bikaña, gustura beraz!

Deja un comentario