Urdulizeko Azoka 2012

Urdulizko Azoka 2012
Urduliz, Antsonekoa plaza

Giro ederra sortu genuen, Urdulizeko pasadan zapatuko azokan gure garagardo postuaren inguruan. Kañeroa instalatu genuen eta horrek jende asko erakarri zuen. Jende ugari hurbildu zan gure garagardoak dastatzera eta horietako askok bitan baño gehiagotan errepikatu euen.

Kuriositate lez; Antsonekoa izeneko enparantzan atondu zan azoka (azpalditik hola izaten da). Antsonekoa hau herriko indartsu bat izan zen (informazio gehiago gure web orrialdean). Antsonekoa izena du ere gure garagardo indartsuak, eta Urdulizeko pertsonai hau omenduz jarri diogu izen hori gure garagardo ilun indartsuari. Jendeak Antsonekoa motako garagardo ugari eraman zuen etxera.

Eguraldia egokia azoka baterako. Antolaketa zuzena, beti lez, beraz antolatzaileak zoriondu!

Azkenik, familia eskertu nahiko nuke, buru-belarri lan egin zutelako. Esker mila!

Deja un comentario