Sopelanan Azoka

Erramun martikorena Etxeandia bat hartzenSopelanako azoka

Irailaren 8an, Sopelanan antolatu dan azokan egon gara. Euskal Jaien inguruan egiten da azoka hau. Goizez bakarrik.

Goizean goiz hasten da artisau eta nekazarien lana, gauzak autora igo eta lehen-bait-lehen deskargatu behar da gure postuan, kotxea azokatik atara eta postua atonduteko.

Baina, naiz eta oso goiz bertoratu, garagardoaren kasuan, eguerditik aurrera hasten da mugimendua ikusten, gure postuan. Beste postu batzuetan ordea hasiera-hasieratik dute bisitari eta erosle asko (ogiak, barazkiak eta txarrikiak, adibidez).

Sopelanan egiten direzen azokak garratzitzuak dira guretzako, gure inguruan egiten dan azoka guztiak bezala. Gure produktuen kontsumitzaileekin aurrez-aurre egoteko parada bikaña da. Eurei produktuak erakutsi, ekoizpenaz berba egin,…

Kañeroa nahikoa hoztu eta dastatzera emoten hasten garenean ,jendea hurbildu eta galdetzen eta erosten hasi da. Gure postua azkenengotarikoa izan da desmontatzen. Eguraldi ona lagun, azoka honetan garagardo barril oso bat hustu dogu (Mari motakoa, lager bat). Horren egun eguzkitsuaz jendea hondartzara joango zela pentsatu dogu hasieran, baina halan da be jende ugari hurbildu da azokara.

Bikain antolatutako azoka dogu Sopelakoa! Nabari da antolatzaileek jartzen duten interesa eta euren profesionaltasun maila altua:

Produktore ugari. Danatariko produktuak dauzela esan leike eta Euskal Herriko bazter guztietatik etorriak (Kanpokoak bere!).  Artisauenganako interesa  eta ardura antolatzaileen partetik (argi puntua, kokapena,…). Artisauen arteko lehiaketak.

Urdulizeko jaiekin bat egiten duela da Urduliztarrok dekogun pena bakarra.

Deja un comentario