Lupulua: 2012 uzta

Lupulua: 2012 uzta

Irailaren erdialderarte lupuluaren uzta dugu. Gure kasuan irailaren hasierarako landareak prest zeuden. Lupulu konoak oritzen hasi baño lehenago jaso behar da uzta.

24 landareetatik 12 dira bigarren urtekoak eta besteak lehenengo urtekoak. Bigarren urtetik aurrera emoten dau fruitua lupuluak, baña halan da be 12 hoietatik 10 bakarrik emon deure zeozer. “Amarillo” motako lupuluak seaski ez du ezer emon aurton bere, eta naiz eta bigarren urtekoa izan oso gitxi hasi da (2 metro inguru). Bigarren urteko landareen artean bat arra da (“Challenger”) motakoa eta horrek ere ez du fruiturik emongo, naiz ta lore ugari izan dituen.

“Cascade” motakoak bereiziki handitu dira eta uzta oparoa emon, euren lehen uzta izateko. “Perle” motakoa ere (landare bakarra izanik).

Amarillo 0
Challenger 130gr
Cascade 620gr
Fuggle 90gr
Perle 280gr

 

Sikatu ordez, izoztu egin dodaz. Garagardoarekin lehen frogak egiten nabilerarik. Lehenik DunkelWeizen bat egin dut “Challenger” lupuluarekin. Lupulu berdeak 2,5 aldiz pisu gehiago (batazbeste) omen du sikua baño, horregatik proportzio horretan erabili behar omen da, naiz ta ondiño frogetan nabilen.

Garai hau landarearen enborratik aldaxkak atara eta birlandatzeko unea ere ba da eta horrela egin dut.

Deja un comentario