Urriko Markinako Azoka, 2012

Urrian, Markinan, azoka nagusia antolatzen da. Aurton Urriaren 13a (zapatu). Han egon giñan bere.

Aurreko egunean eguraldi eskaza eta jendea kalerako gogoaz agertu da. Ohitura handikoa omen da gainera Urriko azoka hau eta hori nabari-nabaria izan da. Jendetsua.  Danatiriko gauzak egon dira. Inguruko ekoizleak ugari.

Giro ederra azokan eta herrian (tabernetan…).

Interes handia jendearen partetik. Deigarria egin zaio jendeari Euskal Herriko garagardo bat azokan ikustea. Pena Markinan salbenta punturik ez izatea, asko salduko luke eta.

Dastatzeko emon dogu, kañeroan oria (Mari) eta izotz’etan baltza (Lauaxeta) zein Lamiak (Garizko iluna) basuak bukatu zaizkigunarte. Danatara 48 litro garagardo banatu da.

Arrate Irratia’koek elkarrisketa egin deust.

Ondo antolatutako azoka, danatariko produktuak (ingurukoak nagusiki), eskulangintza, nekazal tresneria eta abereak. Lekua ona, Sonorizazioa oso ona.

Deja un comentario