Gernikako Urriko azoka nagusia 2012

Garagardo artesanala GernikanGernikako azoka nagusirako eskaera aspalditik egina izan arren, egun gitxi batzuk lehenago abisatu ziguten bertora joateko. Jakina denez artisau eta nekazari asko dira bertora joan nahi dutenak, eta naiz eta inguruko handiena izan guztientzako postua lortzea benetan da gatza.

Hasiera hasieratik jendea mugitzen egon da azokan. Beste azoketan baino goizago ibiltzen da jendea. Jende ugari goiz guztian zehar. Agian beste azoka batzuetan jende guztia eguerdi partean pilatu egiten da. Gernikan ordea, jende kopurua, goiz guztian zehar berdin antzera ibili da. Agian tokatu zaigun inguruagaitik izan da. Ez gara kale nagusian izan eta nabaritu da ere hortik jende gutxiago ibili dala.

Jende gaztea hurbildu da gehien. Interes handiarekin bertoko garagardo bat ikusita. Kokapenari, produkzio mailari buruz galdera asko eta produktuen arteko ezberdintasunari buruzko jakingurea. Nobedadea Gernikan, lehen aldia bait da garagardo ekoizle bat bertoratzen dana.

Jende ugari halan da be eta 45 litro garagardo banatu dogu hurbildu diren artean. Mari eta Antsonekoa motako garagardoak ziran eta hoiek ere izan dira botilatan gehien saldo doguana.

Beste azoka batzuei buruzko informazioa, gure web gunean: www.etxeandia.biz eta Gernikako Azokei buruzko informazio gehiago, hemen.

Deja un comentario