Lupulua udazkenean

Udazkenerako (urria-azaro partean) lupulua moztuta dago, uzta jasotzeko (irailean) moztu egiten bait da.

Argazkian ikusten denez moztu eta gero hostoak ataratzen jarraitzen dute (argazkian Sabin-ek erakutsi egiten du).

Lorontzietan, irailean, aldaxka batzuk sartu nituen eta horiek ere aurrera egin dute argazkian ikusi daiteken bezala.

Landara mota guztiek ez dute berdin egin. Perle, Challenger motakoak adar handiagoak eta azkarrago hasi dira. Amarillo motakoa beti bezala motel. Ez du batere egin, ez soloan ezta lorontzietan ere ez.

 

Deja un comentario