SONDIKA XVI Nekazaritza Abeltzaintza eta Artisau Azoka (2012)

Ikasten noa, abereak dituzten azokak maila altukoak izaten direzela. Jendetsuak, animatuak eta ondo antolatuak. Holakoa da Sondikakoa bere.

Inguruko ekoizleak dira hemen nagusi: barazki eta fruituak, eztia, arrautsak, landarak, gazta, txakoli eta sagardaua, ogia, txarrikiak, txokolatea, pastelak jakietan, eta artisautza edo eskulangintza gune bat bere bada nahikoa artisauekin. Aurreratu dodan lez animaliak ere badira, eta ugari gañera: behi eta idiak, egaztiak, txarriak, ardiak ,… eta nekazal tresneria.

Domeka hau euritsu hasi da. Halan da be goizetik ibili da jendea kalean gora eta kalean behera, lasai jeneroa ikusten. Goiza joan ahala egunak hobera egin dau, une batzuetan eguzkia bere ikusi dogularik.

Gurera jende gaztea izan da gehien urreratu dana (egia esan hola izaten da beti). Garagardo artesanal-zalearen perfila gaztea eta gizona da, naiz ta nezka gazteenak interes handia erakusten duten, batzutan adina bere eskatu behar diedalarik nire apurorako …

Harriduraz hartu dau Txorierriko jendeak bertoko garagardoa. Eskualde berean egonda (Urdulilz Uribe da bere), ez eben gure produkzioa ezagutzen, ezta holakorik ingurutan zegoenik. Halako azokei esker gure berri izanten deure. Garagardozalearekin zuzenean berba egiteko parada ederra da.

Eguraldia medio ez dot kañeroa Sondikara ekarri. Barrila behin hasita bukatu beharra dago eta eta ez dot pentsatzen dagoen egunagaz barril bat zabaltzeko aitzakiarik dagoenik. Izotz etan garagardo botila batzuk ekarri dodaz eta hoiek emon dodaz probatzera. Honek gañera badu bentaja interesgarria kañeroarekin alderatuta, zeren horrela garagardo guztietatik probatzerik dago eta kañeroan garagardo bakarra.

33zl-ko 22 botila banatu ditut debalde jendearen artean.

Deja un comentario