Azokarik zaharrena: Leioak XXXIII Artisau eta gastronomia

Aurton bere, pasadan urtean lez, Leioako Artisautza eta Gastronomia azokan egon gara. Feria de los Placeres Visuales deitzen dotze erderaz.

Oso ondo antolatutako azoka da. Artisau bakotza egurrezko txabolatxo edo postu itxi bat deko, argindarrarekin. Leioako Boulebard’ean egiten da. Hiru egunekoa, barikuan (Azaroak 9) hasi eta Domekan bukatu (Azaroak 10).

Data gatzak dira eguraldiari begiratuta! Halan da be, pasadan urtean ez bezela, aurton eguraldiak atseden batzuk emon deusku eta jendea lasai ibiltzeko parada izan dau.

Apurka-apurka hurbildu da jendea, eta horrek lasaitasun handia emon dotso azokari; jendeagaz berba lasai egiteko paradarekin eta produktuaren zein produkzioaren nondik norakoa azaltzeko beta emoten dau.

Bai zapatuan, zein domekan garagardoa dastatzeko parada izan dau jendea, propio instalatu dan kañero batetan.

Deja un comentario