Kanpetzun garagardoa egiteko ikastaroa

Kanpetzuko Santi Kurutze, Ibernalo Landetxean 2012
Kanpetzuko Santi Kurutze, Ibernalo Landetxean 2012

Kanpetzuko Santikurutzen (Araba: Santa Cruz de Campezo) ba da baseliza edo santutegi bat, “Ibernalo”. Santutegiari atxikituta, izen bereko landetxea dago: Ibernalo Landetxea. Nekazal etxea/landetxea, taberna eta jantokia da. Orain hilabete batzuk Landetxeko arduradunen partetik, berton garagardoa egiteko ikastaro bat prestatzeko eskakizuna heldu zitzaidan. Normalean ez dodaz halako ikastaroak geure instalaziotik kanpo egiten (bai ordea gure fabrikan bertan), baina ingurua, familiaz, ezagutzeko parada izan zitekeela otu jatan.

Ikastaroa abenduaren 6an egin zan, goizeko 10:00’etan puntual hasi giñelarik. 16 pertsona inguratu ziran bertora eta euskeraz egin zan ikastaro guztia. Abenduaren 6-a konstituzio eguna da, jai beraz, baña baita San Nicolas eguna bere, garagardogileen santua (ez naz santuzalea baña konstituziozalea berez, beraz gurago dot San Nikolas ospatu).

Ahalik eta laizterren giroa berotzen saiatu naiz, oso aberasgarri bait deritsot jendearen partehartzea, galderak, … duda guztiak uxatu beharra daude ikastaroa bukatzen denerako. Lan honetan asko lagundu du Ibernaloko arduradunen jarrera, eta prestatutako primerako hamaiketakoa.

Berton egin dogun garagardoa “Antsonekoa” motakoa izan da. Gorri-nabar indartsua. Honakoa izan da erabilitako errezeta:

Garagarra

  • 2,5 kgr Nafarroako Pils malta
  • 2,5 kgr Nafarroako Munich malta
  • 0,2 kgr Alemaniako CaraRed malta

Lupuloa

  • 150gr Urdulizko Nugget lupulua: 60 minutu irakiten, mingostasuna eta kontserbatzio propietateak emoteko.
  • 200gr Ingalaterrako East Kent Goldin: 20 minutu irakiten zaporea emoteko.
  • 200gr Ingalaterrako East kent Goldin: 5 minutu irakiten usaña emoteko.

Mazerazioa

  • Mazerazio sinplea, ordu bete inguru 65º ingurutan + 10 minutu 75º eta azkenik 80º’tara igo

Egozketa

  • 60 minutu.

Legamia

  • Lager motakoa: Belgikako Fermentis etxekoa W34/70. Lehenagoko fermentazio batetik ataratako legamiak aprobetzatuz.
  • Izotzegaz lagunduta arratsalde osoan utzi dogu muztioa hotzituten legamia bota baño lehen.

Deja un comentario