LUPULUA Euskal Herrian

Nork esan beharko luke? Lupulua gure landare autoktonoetako bat da.
Gure ibai bazterretan ugari aurkitu daiteke. Erreka txikietan ez dot topa, ezta uretik 

(ertzetik) urrun ere ez. Beti ere ibai bazterretan topa dodaz neu.

Zelan ezagutu landara? orri edo hostoak dira bere bereizgarririk nagusiena, halan da be lupuluaren orriak antzekoak dituen beste landara asko dira.
Bere itxurako bakarra da, baña, edozein gauzari, gorantza egiteko, kiribildu egiten dena (indabak lez). Lan horri laguntzeko, enborran zehar, uletxu edo pintxo txiki moduko batzuk ditu.

Argazkian Butroe (Gatika) ibaiaren ertzean ikusten doguz landareok (2013ko uztaileko argazkia). Baña gure inguruko beste hainbat ibai eta erreketan bere badago: Ibaizabal, Kadagua, Lea, Artibai, Nerbioi, Oka,…
 
Igarriko zenuenez, Etxeandia Garardauekoek, bertoko landara honekaz frogetan gabiltzan. Garagardoa egiteko erabili leikela gauza ziurra izanik, zein neurri eta zein helbururako erabili daiteken ikertzea dagokigu.
 
Humus Lupulus, euskeraz: exker-aien, ezker-aien (homecillo enkarterrietan).Image

Deja un comentario