Gabonetako/neguko garagardoa

Gurean ez gara batere ohituta sasoiko garagardoetara. Garagardo berdiñak udan naiz neguan edatera ohituta gaude. Hori normaltzat hartzen dogu; Baina garagardo kultura handiagoa duten herrialdetan oso ohikoa da sasoian-sasoiko garagardoa izan eta edatera. Eta gauza normaltzat hartzen dute, zenbait garagardo, urteko sasoi batean bakarrik topatzera. Urtaro zehatz batzuetarako ekoiztutako garagardoak ohiko estiloak osotu egin deure:

Udaberriko garagardoak: Oso ohikoak dira, Europan, neguan prestatu eta udaberri-udan edaten direzan garagardo estiloak, ekoizketa tradizionalean. Negua egokia da zenbait estilo berezi ekoizteko: Lanbic, Bock, Gueuze,…

Udako garagardoak: beroa eginik garagardo argi eta gorputz eskasekoak, egarri kentzekoak. Ikuttu zitriko edo fruta zaporedunak. Espezieekin. Garizko garagardoa udarako egokiak izaten dira. Udarako estilo famatuak: “Saison”, “Blanche”,…

Udazkeneko garagardoak: Sasoi honetan edateko prestatzen direzan garagardoak “udazken” ikuttu bat behar lukete. Espezia-gozo eta indartsuak erabiltzen ohi dira estilo hauek egiterakoan (kanela kasu,…). Garagardo “indartsuagoak” izaten dira, alkoholdunagoak,… Bière de Garde edo Pumpkin Ale bezalakoak.

Neguko garagardoak: Hauek ditugu, nire ustez, estilo berezien eta gure artean ezezagunenak, naiz eta oso zaharrak izan. Neguko otsarekin bat datozen garagardoak, garagardo alkoholdunagoak eta espeziatuak dira. Gabonetako ospakizunetan, janariarekin batera edatekoak: Kalabazazko eta jenjibredun garagardoak, laranja azala espezie giza erabiltzen dituztenak, kanela, kardamomoa, nuez moscada (nola esaten da euskeraz?), anisa,…

Etxeandia Santa CruzHauetaz aparte, ba dira egun edo jaialdi zehatz baterako propio ekoizten direzen garagardoak. Ezagunenak “Oktoberfest” deritzanak. Akabun gune edo ekoizle bakoitzak, denborarekin, bere ohitura propioak sortzen ditu eta sasoi bakoitzarentzako garagardo bereziak prestatzen dira.

Gure kasuan, neguko gure garagardoak oso ezagunak eta preziatuak dira Etxeandia-zaleen artean:

Santa Cruz, 12% alk. bol. Barley Wine

Libe, 14% alk. bol. Basaranekaz

Jean Laffite, 7% alk. bol. Kalabaza eta jenjibreaz

 

Deja un comentario