Lupulua eta negua

Lupulua negu hotza behar dau. Gogoratu udazkenean (uzta garaian) lurretik 10-20zm’tara moztu egin dogula. Orian lu-azpian dago, lo. Garai hauetan, ez du ur beharrik (kalterik ez dio egiten ere ez), baina otza du lagun, elurra egiten badau; Hobe!

haziak hozkailuan izan behar dira. Hotza behar du neguan lupuluak

Hazietatik landarak atara behar badoguz bere, komeni da hazi hoiek hotz garaitik igarotzea: haziak hozkailuan (0-4º bitartean) sartzen dira aste batzuk (3-4 aste) eta gero eroaten dira azitegietara.

Landara honek ardatz-erako sustrai sistema du eta, loaldi garaia behin laborantza zikloa bukatzerakoan hasten da (udazkenean), argi orduak murriztearekin batera. Lurretik kanpo dauden kimuak siketu eta hil egiten dira, eta bai ta sustrairik txikienak ere siketu egiten dira. Landara era honetan jarraitzen du neguan zehar; Eguraldia eta argia mesedegarri zaion arte(udaberrian).

Naiz ta negu sikua izan, ez du inolako ureztatze beharrik eta animaliarik badozue etxean (oiloak, ardiak,…) lupulu sailetik askatzerik dozue, ez diote kalterik egingo. Kontuz, ordea, udan; Ardiek oso gustukoa dituzte lupulu landararen hostoak!

Udazkenean bildutako lupuluaren kimu, adar eta hostoak (hondarrak), behin sikatuta eta txikituta, ongarri lez erabili litezke (kalidade handiko ongarria sortzen dute). Neguan lupulu sailean ongarri hau botatzea da komenigarria, edo beste edozein belar-ongarri. Sailean kaltzio-fosfato ongarriak botatzeko unea da negua (xurgatzen motelak direlako).

Udaberriko kimu ber

Lupulua, neguan, belar ondarriaz osoturiko geruza bateaz tapa iñ behar da.

riak oso ahulak dira izotzaldien aurrean eta hil egin litezke gaueko izoztearekin. Bai udaberriko agertzeak (kimuak), zein sustraiak neguan babesteko, belarrekin eginiko ongarri geruza bat (10 zm’takoa gitxienez). Plastikozko atal bat ere jarri liteke neguan saila estaliz. Baina gogortu hau udaberrian kentzeaz.

 

Deja un comentario