Bertso Saioa Etxeandia fabrikan

BERTSO SAIOA: ETXEANDIAn

Martiaren 3an, bariku, BERTSO SAIOA izango dogu Udulizko Etxeandia fabrikan. “Taket” bertso elkarteak antolatuta: Jone Larry, O’Larra, Mc’Goiriena eta Ai’Est-man bertsolariak, gai-jartzailea sorpresa izango delarik.

Saioa 20:00’etan hasiko da.

Ostean Auspokale Trikitri Elkartearekin kanta eta dantza egingo dogu.

Gure aldetik, egun honetarako zenbait garagardo berezi prestatu doguz, danak kañerotik.

kalabaza garagardoa: Pumpkin Ale

American Pale Ale

Mari

Mattin Pirta

Lager


Taket, Mungiako Bertsolaritza Alkartea da. Adin desberdinetako bertsozale eta bertsolariz osatutako taldea . Euskalzaletasunak eta bertsoak batzen ditu, eta bertsoaren bidez gure kultura eta nortasuna garatzen ahalegintzen dira.


Auspokale, musika sustatu nahi duen elkartea da.