Parrilla Etxeandia

calçots (kalsots) fabrikan

Kataluña’ko lagun batzuk “calçots”-ak prestatzen erakutsi digute.

Zer da Kalsots-a?

Kipulak izan arre, porru itxura dute

Calçot kipula zuri bat da; Porru itxurakoa. Modu berezian luzatuta hazteera behartu egin zaiolarik (horregaitik porru itxura du). Tarragona inguruko jatorria du, baina Kataluña guztira zabaldua dago. Azarotik Apirilerarte kontsumitzen dira.

Zelan prestatzen dira?

calsotsak egiten Etxeandian
Kalsots-ak ondo erre behar dira kanpoaldetik. Sua zuzenean emon behar dotso.

Calçotak zuzenean sugarretan erre egiten dira. Su bizia behar da barazki hau egiteko. Beste barik, zuzenean, suaren gainean jarri eta zearo errez egiten dira. Garrantsitsua da kanpotik baltz-baltzak lotzea. Gero behin erreta periodikoetan sartuz beroa mantentzen dute, eta barnetik, eurek bakarrik, egozten jarraitzen dira.

Zelan jaten dira?

Jateko era oso dibertigarria da. Bakoitzak babero bat jartzen dio bere buruari. Kalsots-a adarretatik artu eta zuritu egiten da. Barruko bihotza egosita eta garbi gelditzen da. Romanesku saltsa‘rekin ondo busti eta zuzenean barrura! Ikusi goiko bideoa, ondo argitzen du zelan egiten dan. Ikusiko dozunez oso dibertigarria da!