Uribe Gastrofest I – Uribeko gastronomia jaialdia – Derio

Uribe Gastrofest I jaialdia

Derioko polikiroldegian, apirilaren lehen domekan (apirilak 2 – 2017), berton izan giñan eskualdeko ekoizle, sukaldari eta hostalariak gastronomiaren inguruko hitzaldi, mintegi eta azokan.

Derioko I Gasrofestan hitzaldia

Garagardogileak izan giñan hitz egiten lehenak.

Etxeandia’tarroi toka euskun lehengaiez berba egitea. Euskal lehengaiak goraipatu genituen. Txorierri‘koek ekoizpen erari buruz egin euen berba eta Urbanbeer‘ekoek garagardo estiloen inguruan.

Jarraian beste mintegi eta hitzaldi batzuk izan ziran.

Azoka

Gure hitzaldia bukatutakoan azoka postuetara itxuli giñen. Jende nahikotsu urrbildu zan Derioko polikiroldegira egun honetan.

Etxeandiaren postuan hiru garagardo ezberdin ipiñi genduzan kañeruetan eta Kalabaza garagardoa guztia edan zan (30 litrotako barrila).