Udaberri Fest Amoroto

Amoroto’ko UdabirraFest

Amorotoko UdabirraFest

Amorotoko Udabirra Fest 2017
Etxeandia kañak eta botilak saldu ziran

Udaberriari ongi etorri garagardozalea egiten dotse Amoroton. Txarriki, garagardo eta pilota partiden inguruan antolatzen dan jaia da. Udabirra Fest deituten dotse. Goizeko jaia da, herritarrek antolatua.

Berton zenbait garagardo ekoizle, garagardo salbentan jartzen gara, eta herriko bolondresak jakiak prestatzen ditue: txarrikia eta postrerako gozokiak. Bitartean Pilota partidak dira. Askok berton bazkaltzen dabe ere. Gero trikitrixarekin jaia animatu egiten da.

Kaña ederra, prezio merkean!

Jaia goizez, 11:00’tan hasi eta arratsalde berandurarte darrai; Jendea animatua dagoen bitartean… eta giro ederra dagoenez, asko luzatzen da…

Txarrikia Amoroto’ko Udabirra Fest 2017

Oso prezio herrikoan: Kañak zein pintxo ederrak 1,5 €’tan. Geu, garagardogileek bere laguntza ekonomiko txiker bategaz jaiaren gastuetan lagundu egiten dogu.

Eskualdea bisitatzeko eta egun bat giro ederrean pasatzeko parada ederra!

 

 

 

 


Amoroto. Ginena eta garena, ahotik bihotzera bideoaren Trailerra
© Amorotoko Udala # Traola Produkzioak