biere de garde etxeandia

SAISON DAY.

Apirilaren 8a, Saison eguna izan da. Saison frantziar-belgiar garagardo mota da. Eskualde horretako nekazariek eskura zeukatenaz egina. Gehienetan garagarraz, baina baita gariaz edo/eta oloaz bere. Batzutan lupuluduna beste batzutan maltaduna,… Etxe bakoitzean era ezberdin batean ekoizten zen.

Garagardo estilo hau, Bière de Garde estiloaren oso antzekoa da.

Erdi aroko garagaro mota dogu Saison hau. Errefrigerazioa asmato baino lehenago, nekazariek, neguan ekoizten zuten, eskura zutenarekin, gero udaberrian eta udan zehar edateko. Denbora luzez ondo mantentzeko alkoholdunak ziren 6-8% alkohol bolumena izaten dutelarik.

Gure Mattin Pirata dogu estilo honetatik gertuen daukaguna.