Gure esku Garagarfest Urduliz 2017

Pasadan Maiatzaren 7an, kontsulta eguna izan zan eskualdean. Urdulizen bere. Horren inguruan jai-azoka berezia antolatu gendun.

Batetik eskualdeko barazki eta okel ekoizle batzuk zuzenean sukaldatu euen euren ekoizpenaren fruitua.

Pello’ren Gastro-Showa, berak Erandon dekon ekoizpenetik ekarritako barazkiegaz

Bestetik Etxeandia’tarrok zenbait euskal garagardo ekarri genduzan hurbiltzen zan jendearen dastamenerako: Etxeko Bob’s Beer (Hasparren), Txorierri (Sondika), Korroskada (Bilbo) eta noski guerea.

Herriko ekoizleak euren okela (txarriki eta behiana) prestatu euskuen, talo eta ogiaz.

Eguraldiak, eta nagusiki aurretik Gure Eskuren  antolatzaileek egindako lan haundiak jende ugari erakarri zuen Urduliz’eko Antsonekoa Plazara.

BEJONDEIZUELA!