Lupulua: Oidioa

Zer da?

Oidio edo Zurina lupuluan
Oidioa azufrearekin borrokatu daiteke

Erderaz “Ceniza” edo “Moho blanco”, euskeraz Zurina, gure artean Oidio lez ezaguna. Onddo bat da. Lupuluari, mahastiari eta kalabaza hostoei eragiten die gehien, eta loraldia galaraz dezake.

Landareen hostoak zuritu eta kizkurtu egiten dira. Hauts moduko lohitzune zuriak ataratzen zaizkio hostoei. Lupuluan, beheko partetik hasten da zuritzea; beheko hostoak lehenik eta gorantza hedatzen doa tratamendurik egiten ez bada.

Zergaitia

Beroa eta hezetasunarekin agertzen da. Udaberrian normalean. Nitrogeno gehiegizko lurretan eta/edo argi gitxidun tokietan.

Tratamendua

Gaizotasun hau borrokatzeko, azufre (sufre) eta/edo kobrearekin tratamendua eraginkorra da oso. Propoleoak, Salvia, asunak, azeribustan egozia (cola de caballo) ere balio dezake Oidioaren aurka.

Kaltetutako parteak, ahal dan neurrian, kentzea gaizotasunaren hedatzea sahieztu dezake; beraz komenigarria litzake.