LUPULU ESKEJE edo ALDAXKAK

Zer da?

Aldaxka bidezko ugalketa, edo ugalketa asexualari, klonazioa ere deitzen dako. Landare baten parte bat, banandu (adar, kimu, sustrai parte bat,) eta aparten garatu egiten danean, landare oso barri bat eratuz. Landara barria jatorrizkoaren bardin-bardiña izango da. Aldaxka bidezko ugalketa oso erabilia da orokorrean nekazaritzan eta bereiziki kalamuaren familiko landareetan: lupulua kasu.

 

Aldaxka bidezko ugalketak, jatorrizko landarearen sexu berezko banako berriak lortzea ziurtatzen digu. Hazi bidezko ugalketan, ordea, arrak eta/edo emeak atarako direzen ziurtatzerik ez dago. Halan da be, aldaxkaren sistema honekin, suertatzen da kasu batzuetan, eme batetik sortutako landara barri bat arra bihurtzea.

Zer behar da lan hau egiteko?

 

Guraize garbiak: aldaxkak ebagiteko erabiltzen dogun guraizeak ahalik eta garbien egon behar dira.
Ur poto bat: Aldaxkak egun batez uretan egon behar dira. Potea eta ura garbia izan dadila.
Negutegi txikia: Negutegi lanak egingo dituenak edozein plastikozko ontzi edo abatz izan daiteke. Tapaduna. Tapa behintzat gardena behar du. Berotegiaren tapari zulo edo lehio batzuk egin behar dake, aldaxkak arnasa hartu dezaten.
Lur ona: Aldaxkak egiteko lurra eskatu zure loradendan edo kooperatiban.
Errotze hormona: Ez da derrigorrezkoa. Norberak egin litzake, dilistekin (informazioa dago interneten).

Zelan egin?

 

a) Jatorrizko landaratik aldaxkak lortu: Nire esperientzi pertsonalari jarraituz kimu, puja edo brote txiki berriak dira onenak. Sustrai pixka bat badu hobe. Lurrean (aizto bategaz, adibidez) arakatu pixka bat eta sustrai pixka bategaz aldaxka ebagi. Bestela alboetatik landarari ataraten jakozan adarrak ere ebagi littezke.
b) Azpiko orri gehienak moztu (deshidratazioa ekiditeko) eta uretan sartu, berton 24 orduz itxiz.
c) Lurra prestatu. Aipatutako negutegian lurra edo substratua prestatu. 50-100 zm’tako geruza bat jarriko dogu ontziaren beheko partean. Ondo busti.
d) Landatu: Aldaxkak, 24 orduak uretan igarota, aukeran errotze hormonan busti (adarra, hau da ebagi dan tokitik) eta, lurrean sartu gure negutegiaren barruan.
e) Aldaxkei ura lainoztatu (pulberizatu) eta tapa jarri.
f) Ez jarri eguzkitan. Argia behar du bai, baina eguzki edo bero gehiegirik ez.
g) Egunean behin urarekin lainoztatu. Lurra sikatzen dela ikusten badogu, ur pixka bategaz bustitzea komeni da.
h) 15 egun inguru pasa direnean tapa guztiz kendu eta ordu batzuk pasata zuzen edo tente zeuden landarak okertzen hasten badira, tapa barriro jarri. Zuzen edo tente jarraitzen badira, tapa kentzeko prest daudenaren seinale da. Ura lainoztatu egunean bi aldiz, hemendik aurrera.