Boga Vs Etxeandia Desafioa

DESAFIOA! Boga Vs Etxeandia

DESAFIOA

Altxaporrue konpartsako txoznan, gaur 23 (asteazkena), 13:00’etatik aurrera, Boga vs Etxeandia desafioa daukagu.

Bigarren aldia da ekimen hau egiten dala. Pasadan urtean bere egin zan eta Altxaporrue’koek errepika gura izan deure.

Zertan datza ?

Pertsona bakoitzak 5 €’tako bale edo bonoa erosten dau. Horrek hiru kaña hartzeko eskubidea emoten dotso. Derrigorrez, garagardo bana artu behar dau, hau da: Boga bat eta Etxeandia bat. Hirugarren kaña bakoitzak gura dauana! Gehien aukeratzen dana hirugarren lez, desafioaren irabazlea izango da.

Non? Noiz?

Aste Nagusiaren barruan, konpartsek egitarau haundia dute. Atxaporru txoznako konpartseroek ere egitarau polita prestatu deure aurton be. Altxaporru konpartza Arenaleko kioskoaren ondoan dago (beheko partean, ibaiaren ondoan).

Desafio hau 13:00’etan hasi eta jendea nekatu arte jarraituko du, abuztuaren 23’an (asteazkenan).