garagarfest urduliz 2017

GARAGARFEST: URDULIZ (IRAILAK 10)

Antsonekoa plazan, Urdulizen, irailaren 10’eko 11:00’etan hasten da jaia…

Urdulizko jaien barruan, eta Jai Batzordeak antolatuta, “Garagarfest”a!

Guk, Etxeandia lau garagardo mota ezberdin eramango ditugu: Antsonekoa (gorria), Lauaxeta (Stout-baltza), Pasionaria (IPA), Kattalina Agirre (Milk Stout – Baltz-gozoa).

Jatekoa izango da:

“Lantzarreta”rrak, parrillada egingo dute; txarrikia, behi okela, arkume,…

EkoTalo“kok, makailuaz, barazkiekaz, betiko txorizoaz,… eginiko taloekin sorprendituko gaituzte.

Haurrentzako “Sorgina Txirulina” dator eta gero “MG Banda” musika bandaren kontzertua.

Eta gainera, Plentzi-ko “Kongi dendak”, hizozki artisauak, kafea eta etxeko pasteltxuak ekarriko dituzte.

Bitartean DJ’ak musika pintxatuko dute: “Mendo (Soul) & AlberRock-ek (Rock)”.

Eta hau guztia, ONDO PASATZEKO!

Eta zeozer ikasteko eta ikusteko:

Ransa: Empresa situada en el Valle de Soba dedicada a diferentes actividades relacionadas con la energías renovables.

Goiener: Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba.

EkoOiz: Garapen jasangarria, ingurumena eta energia berriztagarrien tailerrak garatzen dituen elkartea da.

UKnatura:  UKnatura proiektua, Ingurugiro Hezkuntza eta Bioeraikuntzaren bitartez, gizartea kontzientziatzen, hezten eta populazioaren ohiturak eta naturarekiko dugun harremana aldatzean datza.

Urdulizko Garagarfest 2017
Urdulizko Garagarfest, 2017.

MG banda Urdulizen, zuzenean!