Antxiñetik egin izan dogu txakolina eta sagardoa etxean

Txakolina eta sagardoa, urtero lez!

Lupulua jaso genduen jada, orain Sagardoa eta txakolina egiteko garaia heldu da. Aurtongo mahatsa eskaza dator; asko bai baina azukre gitxiaz… sagarra ordea asko eta kalidade onekoa.

Muna-mahatsa edo amerikana?

Munamahatsa (munemahatsa) zuria omen da. Frantzian dau jatorria eta badau senide baltzak bere. Geu aspalditik lantzen doguna baltza da, berton munemahatsa esaten dakon arren, “amerikana”lez ezagutzen dena izan liteke. Filoxera gaixotasunak Europako mahastiak pikutara bidali zituenean, amerikatatik ekarri euen landare barriak, eta hortik etorri liteke.

Landara hau, aspaldi abandonatutako Urdulizko baserri batetik atara genduen, orain dala 40 urte.

Mahata biltzen Urduliz'en

Muna-mahatsa motako fruitua erabiltzen dogu etxeko txakolina egiteko: Baltza gure kasuan.

Ardau, Ardo, … zelan esaten da?

Gure eskualdean (Plentziko euskeraz ezagutzen zena, gaur egun “Sartaldeko bizkaiera“) “ardau” esaten dako. Bizkaiko beste zenbait tokitan “ardao”, Gipuzkoan “ardo” eta iparraldean “arno”. Hitzaren jatorria latinean dago; “Ardan”, kaleko latinez erabiltsen zen, eta hortik gatozku Ardandegi edo ardangela (Vinatería edo bodega), ardanaska (embudo para vino), ardanbera (madre de sidra/vino), ardankoi (borracho), ardanozpin (vinagre de vino).

Gune ezbardinetako forma bakoitzak, hitzaren eboluzino ezbardinak dira. Gitxien eboluzionatu duen forma gure eskualdekoa da, eta aurreratuena iparraldekoa. Gure eskualdean azpalditik sartua dago gaztelera (Bilbo’ren influentzia) eta orokorrean Uribe parteko euskera 400-500 urteko atzerapena edo eboluzino-eza omen dau beste euskalkiekiko.


Txakolin zein sagardaua honek etxerako bakarrik ekoizten doguz, ez dauz salgai.

Antxiñetik egin izan dogu txakolina eta sagardoa etxean