cerveza de talo, talo garagardoa

BADOGU TXARRIA!

Nork ez du Aitor Aurrekoetxea ezagutzen?

Azokaren baten izan bazara iñoz, zihur beran txarriki eta taloa probatua dozula… Mungia parteko “talogilea” azokaz-azoka ibilten da Bizkaiko eta inguruko azoka eta ekimenetan bere talo-txarrikiaz gaztetxo eta nagusien gozamenak egiten!

Taloak bakarrik egin ez, txarriak hazten ditu, gero eurekaz azokatan saltzen dituen txarrikiak (txorizo, pernilla,…) artoan uruneaz prestatzeko.

Bere produktuak, zelan ez, BBK Azoka portalean edo edozein azokan erosi littezke.

Aitor Aurrekoetxea

Bertso finaleko txarria.

Aurreko sarreran esan dogun lez, txarri bat burduntzian kubatar erara prestatu behar dogu, baina txarria bertokoa izatea gura genduan.

Bertso finala etxeandian

Aitorrek “Euskal Txarri” arrazako txarriak hazten ditu Mungian, eta beran animali bat prestatuko dogu egun honetarako. Ba dogu jada!

Jarraituko dogu informatzen.