Garagardo ikastaroa: ikasleek, eurek, egiten dute garagardoa

Azpaldi hontan, Etxean Garagardoa egiteko ikastaroak beste era batean antolatzen ari gara.

Lehen 30 litrotako etxeko ekipo batekin, neronek egiten nuen bitartean azalpenak emoten joaten nintzan.

Ikasleek egiten dute, garagardoa
Ikasleek egiten dute garagardoa

Orain ordea, jendea ikastaroa sartzerakoan, taldeka jartzen dodaz, eta talde bakoitzari garagardoa egiteko ekipo bat jartzen dotsot. Beraz ikastaroetara datozenak egiten deure, eurek, garagardoa, eta neu bitartean azalpenak emoten noakie.

Ikaslearentzako, gogortsuagoa dela ikusi dot, baina askosaz gehiago ikasten deure eta probetzu handiagoa ataraten dotse ikastaroari.

Helburua etxean garagadoa egitea da! ez garagardoa zelan egiten dan ikastea, gero ez egiteko…