Turismo cervecero en Francia 1/4: “3 Brasseurs” – Pau-Lescar

Aste Santu honetan, oporretan egon gintzezan Lourdes inguruan (Frantzian). Neure aldetik garagardogintza artisauaren nondik-norakoaz ikasteko aprobetzatu neban.

Atxiñetik ibilia naz inguro horretan eta azpaldi honetan proiektu barriak sortzen ikusi dodaz. Interesgarria ere; proiektu barri hoiek, gehienak behitzat, zuzeneko salbentarekin apostu handia egin deure.

Lehen garagardotegi hau Pau-Lescar artean dagoen parke komertzial handian dago kokatuta. “3 Brasseurs” du izena. Argazkietan ikusi littekenez, jantokia da nagusiki. Bertoko jaubea, jatorra bera, gazteleraz hitz egiten dau, apur bat.

3 brasseurs
Kobre hau garbitzea, lan handia emon behar die…
3 Brasseurs
3 Brasseurs, Pau-Lescar’eko merkatal gune haundian dago
3 brasseurs
Fermentadoreak goiko pisuan daude
3 brasseurs
Jantokia bi pisutan dago bananduta