Frantzitik garagardo turismoan 3/4- Brasserie du Pays des Gaves

Saint Savin
Gomendagarria Saint Savin ikustea. Bertoko tabernan euren serbezak ere baditue (taberna bakarra dau).

Occitaniatik gure ibilbidea jarraituko dogu gaurkoan! Lourdes‘etik urten eta Cauterets/Luz Saint Sauveur bidea artua, herri txiki bat topatuko dogu bidean; Saint Savin (San Saban, esaten dute eurek). Herriaren erdigunea goiko partean da, eleiza edo basilika

handi bat du. Gomendagarria bisita.

Brasserie du Pais des Gaves
Inguru oso ederrean dago kokatuta fabrika hau

Bide artean galduta San Savin eta Arcizans-Avant artean, txalet eta nekazal etxeez inguraturik pabelloi moduko arri eta egurrezko eraikuntza topatuko dogu (asko kostata). Berton dogu “Brasserie du Pays des Gaves“. Garagardotegi txikia. Pertsona bakarra egiten dau berton lan.

Brasserie du Pais des Gaves
Fabrika txikia da, berton denda du eta ostiral eta zapatuetan izaten da zabalik, arratsalde.

Garagardo denda du, fabrikan bertan. Ez dago han garagardoa hartzerik. Publikora zabalik dago, ostegun eta zapatuetan (15:30-etatiuk 18:30-etara).

Dana dala, Saint Sabin herriko bertako tabernan (bakarrean) eta inguruko herrietako denda eta tabernatan badago garagardo hau erosi eta dastatzerik.

Eskualde honetan ikusi ditudan lau garagardo fabriken artean, txikiena dogu hau. Eta berton taberna edo “Tap Room”-rik ez duen bakarra.