Cervezas de Bizkaia

Bizkaiko garagardoen dastaketak: The World’s 50 Best Restaurants

Cervezas de BizkaiaAurreko asteburuan (ekainaren 17 eta 18an), Guggenheim aurreko esplanadan, Bizkaiko Foru Aldundiak, herrialdeko jaki/edari ekoizpena esagutera emoteko zenbait ekimen antolatu zituen. Horretarako karpa bat isntalatu zuen, food-truck pare batekin.

Jon Etxeandia
Jon Etxeandiak egin zituen garagardo fabriken aurkezpenak

Berton izan ziran, sukaldatze erakusketak (Artxandako eta Leioako eskolen eskutik), txakoli eta sagardau dastaketak (Mikel Garaizabal‘ek emandakoak) eta bizkaiako garagardo ekoizpenetatik bidaia eta dastaketa (Jon Etxeandia‘ren eskutik).

Bizkaiko garagardoen dastaketa
Se garagardo ezberdin dastatu genituen

8 ekoizpen dira gaur egun bizkaian. Halan da be danak dastatzerik ez genuen izan eta hoietatik sei aukeratu genituen dastaketak egiteko.

300 pertsona pasatu ziran guztira (50 pertsonatako 6 taldeetan) garagardoa dastatu eta gure garagardotegiak ezagutzera.