Archivo de la etiqueta: malta

heldu dira maltak!

maltas de intermaltaEgunotan malta base barik izan gara, eta etxeko garagardogileak deika ibili zarie, noz helduko diren galdezka… Bada! heldu zaizkigu jada!

Malta Base’ok, garagardoaren oinarria egiten dutenak dira. Normalean malta argitxuak izaten dira eta eurek bakarrik edo malta bereziekaz nahastuta erabiltzen direz. Geu darabilgu malta baseak honakoak izaten dira: Pils, Pale Ale, Vienna eta Munich (azken hau gorritasuna emoten dotso garagardoari, baina bera bakarrik erabiltzen dogu, malta base bezela, Antsonekoa garagardoa egiteko adibidez).

Malta base hauek Nafarroatik dakarguz. Estatuko maltarik onenak penintsula iparraldean daude: Bureba (Burgos) Araba eta Nafarroan. Nafarroan europako malta ekologiko oso ona ekoizten dute, ere, eta europako malteria handienak Nafarroan erosten dabe garagar ekologikoa (Weyermann adibidez).

Intermalta malteria San Adrian’en dago. Espainiko eta frantziko garagardogileen kapitalaz, nagusiki, sortua. Euskal Herriko nekazien kooperatibek, bere, malteriaren parte baten jaube dira (%20) hori hornitzatze preferente-lez garagarraren salbenta ziurtatzen dotse. Malteria hau estrategikoki kokatuta dago: Kalidadezko hornitzaileengaindik gertu, garagardo fabrika handi’etatik erdi bidean (San Miguel-La Salve Burgos’en eta La Zaragozana-Ambar Zaragozan).

Kalidade handiko malta, duen freskotasuna da gustukoen dudana. Garagarra momentuan malteatu eta siketu egiten da eta segituan erabiltzen hasten naiz fabrikan, garagardo bizi eta malta berri zaporetsuagorekin lorten dogu horrela.

Kanpoko maltak, Europa zeharreko biltegi eta bideetan (kamioietan) ibiltzen dira, denbora luzez, eta gurera heltzen direnerako malteatu zirenetik hilabete asko pasatu dira, freskotasuna galdua dute. Maltari kafeari bezala gertatzen zaio, denborarekin lurrinak eta zaporeak joaten zaikio. Kanpotik malta bereziak ekartzen jarraitzen doguz, berton ez direlako halakoak ekoizten: Crystal, Caramel, Chocolate,…


Parkamena eskatu behar dotsuet etxeko ekoizleei, egunotan malta baserik gabe utzi zaituztedalako. Gure prozedura-ren arabera FIFO sistema erabili behar dogu maltaren kudeaketan. Betetzen dogula ziurtatzeko aurreko lotea bukatu arte ez dogu hurrengoa ekartzen (toki gitxi dogu, badakizuenez).