cebada en Álava

GARAGAR UZTA 2018: ONA EUSKAL NEKAZARIENTZAT

Malta ekoizteko garagarra behar da, eta aurtongo uzta batua dute nekazariek. Uzta bikaña izan da aurtongoa Euskal Herrian (Araba eta Nafarroan), Euskal Nekazal Kooperatiben esanetan.

Garagarra jasoten
URTEA TXARTO HASI ZAN

Gauzak aurton ez ziran ondo hasi, negu-udaberriko eguraldiaren erruz. Hilabete bateko atzerapenarekin heldu zaio uzta unea garagarrari: Eguzki eskasiak eta egin dituen tenperatura baxuak, landarearen hastea moteldu egin zuen. Gainera euriak, ekaitzek eta txingorrak (Urdulizen gargaragarra), kalte nahiko egin die laboreei eta txarrena espero euen nekazariek...

Eguraldiak gune ezberdinen arteko nahikoa ezberdintasun sortu du. Toki batzuetan 4 Tn/ha eta beste batzuetan ñ Tn/ha-koa izan da uzta.

EUSKAL NEKAZARIENTZAKO UZTA ONA

Gauzak, ordea, onera egin dute udaberri bukaera eta uda hasieran eta aurton Araban 75.000 Tn garagar jaso da eta 380.000 Tn Nafarroan.

Ez da guztia garagardoa (malta) egiteko erabiltzen;  Kalitaterik eta onena duena bakarrik erabiltzen da malteatu eta garagardoa egiteko, bestea animalien pentsua egiteko erabiltzen da. 

Estatuan 9.000.000 Tn garagardo jasoko dira aurton, aurreko urtean baino %40 gehiago. Uzta oparoa espero da, beraz, estatu mailan. Gehiena pentsurako erabiliko da. 

GARAGARDOGILEENTZAKO NOTIZI TXARRAK

Europan maltarako garagar uzta oso eskasa izan da. %50 gitxiago batu da, eta horrek prezioaren igoera oso handia ekarriko du berarekin. Jada prezioak igotzen hasi ziren udaberrian eta pasadan urtearekin alderatuta %66 gehiago ordaintzen da orain, eta honek gorantza egingo dau.

LUPULU NAHIKOA

Lupulu uzta, ordea, oso ona omen dator aurton, bai Euskal Herrian, zein Europan. 

Iturriak: UAGN, ACCOE, FCAE, RMI Analytics