lOIUBEERFEST

LOIUBEER FEST: Loiuko Garagardo Jaia

lOIUBEERFEST

LOIUBEER FEST

LoiuBeerFest 2018
Garagardo jaia, Loiun

Arrakasta haundikoa izan zen pasadan urteko Loiu Beer Fest eta aurten bere errepikatu eta hobetzekotan egin dogu lan.

Zapatu hontan (Urriak 20) dogu hitzordua Loiuko Udaletxe Plazan. Berton izango gara Bizkaiko hainbat garagardo ekoizle eta janari ekoizle batzuk bere bai (zeozer jan behar da bere…), musika taldeekaz batera.

Arratsaldeko seiretan hasten da festa:

Garagardoen dastaketa

Esan dodan lez, arratsaldeko 18:00’etan hasten da dastaketa. Bizkaiko zenbait ekoizle euren garardoak eta proiektuak aurkeztuko deuskue eta ekoizleak ezagutzeko parada izango dogu bere.

Bizkaitar garagardoak: 9 ekoizle eta 12 garagardo

Bizkaiko garagardo nagusi eta onenak parte hartuko deure Loiun aurton:

UrbanBeer – Zamudio

Etxeandia – Urduliz

Txorierri Garagardoak – Sondika

Laugar – Gordexola

Maiken – Balmaseda

Boga – Mungia

MUSIKA

Deabru Beltzak: LoiuBeer Fest 2018Benetan interesgarria iruditzen dast “Deabru Beltzak” taldearen propuesta. Egia esan gatz egiten dast deskribatzea, horregatik onena euren orrialdera zuzentzea da. Hauen emanaldia 21:00’etan hasiko da.

Hauena bukatu eta jarraian berbena izango dogu. Euskal eta jai musikaz gozatzeko aukerarik onena Luhartz taldea da.

LOIU -ko udalak antolatuta eta Bizkaiko garagardogileak lagunduta.