Garagardo jaia Fabrikan: Laugar

Maiken eta Urban Beer aipatu dogu lehenagoko sarreratan, asteburu honetan egingo dogun jaialdiaren arira. Laugar izango dogu, bere, fabrikan egunotan.

Laugar izango dogu fabrikan

Gogoratu Uribeko VI Urri Gastronomikoa dela Jardunaldiak direla eta debaldeko dastaketak dozuezala gure fabrikan. Bariku honetan azken eguna dozue, bertora etorri eta garagardo ezberdinak probatuteko.

LAUGAR

Laugar BreweryGordexolako enpresa hau, zenbait urte daramatza jada garagardoak egiten (2014 instalatu ziran). Oso garagardo bereziak eta indartsuak egiten deurez. Garagardo baltz indartsuak dira euren espezialitatea, katalogoan Aúpa Tobarisch eta Basatia dira aipagarrienak, edo behintzet neuri gehien gustaten zaizkidanak. Estilo lupuludunak ere oso gustokoak deurez: Amarauna edo Punkarra bezala.

Halan da be, danon gusturako aukeraketa egin dogu gure fabrikako kañeroetan serbitzatzatzeko: Kiskale ekarri bait dugu.

Laugar BreweryFabrikara barikutan eta zapatutan, arratsaldez, joan daiteke, eta erreserbarekin zuok gura dozuenean. Gordexolako industrialdean dago. Berton euren garagardoak dastatu eta jateko zerbait ere izaten dabe.