Neurketa gailuak, garagardogintzan

29 urtarrila, 2019

Hasierako garagardo egiteko saiakeretan, gastu gehiegirik ez egitea gomendatzen dut. Gerora, zaletasun honi gustua hartzen badiogu, izango dugu aukera, apurka-apurka, gailu eta material gehiago erosten joateko.

Erosi/lortu beharreko gailuen artean, laborategi edo neurketa-gailuak daude. Gure prozesuen kontrola eta monitorizazioa ezin bestekoa da produktuaren kalitatea hobetzeko eta sortzen diren akatsen eta arazoen arrazoien iturria ahalik eta zehatzen zeintzuk izan diren jakiteko.

Imajinatzen duzuenez garagardotegi handietan hainbat gailu daude eta laborategi handiak dituzte. Garagardotegi txikietan ordea gitxi batzuk erabiltzen ditugu, eta etxean gitxiago oraindik.

Interesgarrienak zeintzuk diren aipatuko ditugu ondoren, eta zeintzuk eskatu Olentzerori hurrengo urteetan, eta zeintzuk ez inoiz erosi.

Erregistro eta kalkuluak egiteko

Prozezu eta neurketa guztiak apuntatu eta erregistro ahalik eta zehatzena eramatea, behar beharrezkoa da. Gitxinez koaderno bat, eta aukeran badira programak BrewTarget (debaldekoa) edo BeerSmith bezalakoak, erregistroa eta kalkuluak egiteko oso egokiak direnak.

Android gailuetarako ere badira zenbait aplikazio, Wort Homebrew Calculator gomenda dezaket, debaldekoen artean eta BeerSmith (8 € inguru) ordaintzekoen artean (Lite bertsioak 4 € ingurutan dago). BrewTarget ez dago Android sistemarako (Linux, Windows eta Mac).

Refraktometroa

Errefraktometroari buruzko (erderazko) sarrera bat egin nuen, eta berton azaltzen dira berauren erabilera eta kalibratzeko instrukziñoak.

Hasieran (orain dela 10 urte), dentsimetroa erostea gomendatzen nien hasi berriei. Gaur egun errefraktometroak asko merkatu dira eta gorago aipatutako softwareari esker, oso erabilgarriak dira prozesuaren urrats guztietan. Gaur egun fabrikan, dentsimetroa apenas erabiltzen dut; Guztia errefraktometroarekin egiten dugu.

Errefraktometroak askotan Brix gradutan dakar neurria. Brix-etik dentsitatera pasatzeko x 4 + 1000 egin behar dugu. Adibidez: 11ºBrix = (11 x 4)+1000 = 1044.

Bukaerako Dentsitatea refraktometroarekin

Bukaerako dentsitatea, refraktometroarekin gatza da kalkulatzen. Programek lagundu egiten dute horretan. Ez baduzue programarik erabiltzen, edo zuen programa ez badu refraktometroarekin lan egiteko baliabiderik, honako loturan ere kalkuluak egin ditzazkezue: Brewers Friend.

Termometroa

Orratz termometroaBehar beharrezkoa ere, beratze edo mazerazioa egiteko, gitxienez. Ezinezkoa da garagardoa termometro gabe egitea.

100º-rarteko eskala Kistalezko termometroa

dutenak hobeagoak dira. Kristalezkoak edo orratzekoak aukeratu ditzazkegu. Kristalezkoak merkeagoak dira, noski… Apurtu daitezke, errazago, bai; Baina ez pentsa bestea apurtu ez daitekeenik…

Fermentazioa kontrolatzeko termometroa

Pegatina termometroaEz da guztiz beharrezkoa, hasiera baten behintzat. Fermentazioa gertatzen den gela tenperatura aldaketa handiak baldin eta ez baditu behinik-behin.

Tira/pegatina moduko termometro batzuk daude, fermentadorearen kanpoko aldean jarri daitezkenak. Baliagarriak dira fermentadorearen tenperatura kontrolatzeko.

Dentsimetroa

Densimetroa edo HidrometroaHidrometro bezala ere ezaguna, likidoaren dentsitatea neurtzen du. Ez da errefraktometroa bezain zehatza azukrea neurtzen, zeren gure garagardoak uraz, eta alkoholaz aparte ba ditu beste sustantzia batzuk eta horiek ere dentsitatean eragina dute. Gainera likido baten tenperatura eragina du dentsitatean (dentsoaga, gero eta hotzagoa).

Uraren dentsitateak 1000koa da. Likido batek, gero eta dentsoagoa kopuru hori haundituz doa. Garagardo arrunt batek 1045eko dentsitatea izan dezake fermentatu baino lehen. Fermentatu eta gero, bukaerako dentsitateak, hasierakoaren 1/5 izan beharko luke (gradu batzuk gora-behera).

Dentsimetroa garagardoaren hasierako eta amaierako dentsitatea neurtzeko balio du beraz. Horri esker gure muztioa izango duen alkohol kopurua eta garagardo bukatua duen alkohola.

Gainera neurri hartzeko mosto-garagardo askotxo erabili behar (100-150 ml) eta hori galtzea garagardogileak ez du gustukoa.

Esan bezala, hasierako dentsitatea hartu behar da, hasierako azukre fermentagarriak neurtzeko. Hau egozketa eta gero, muztioa fermentadorean dagoenean hartzen da. Eta ez da komeni fermentadorea irekitzen ibiltzea (neurriak hartzeko edo ikusteko), beraz hurrengo neurria (bukaerako dentsitatea) botilaratu aurretik hartzen da.

Gogoratu: Haserako Dentsitatea – Bukaera Dentsitatea * 0,132 alkohol bolumena zein den jakiteko. Adibidez: (1045-1010)*0,132 = 4,62 (% 4,6 da beraz alkohol bolumena gure adibide honetan).

Nola erabili densimetroa

Probeta nahiko zabala eta nahikoa sakona erabiltzea komeni da. Bete ezazu probeta muztios/garagardoz, baina ez goraño, gogoratu probeta ere sartu behar dela. Dentsimetroak ez du probetaren hormak ikutu behar. Likidoak karbonikorik badu, honek probeta gorantza bultza dezake geu nabarmendu gabe, itxaron burbuilak joan arte. Probetaren gaineko partean duen bitsak bi arazo sortzen ditu, irakurtzea saihezten du, eta neurketa faltsutu dezake; Bitsa kendu!

Likidoa hotzitu, dentsimetroaren kalibrazio tenperaturararte (normalean 20º-22º). Ezin itxaron badezakezu, neurtu (termometro batekin) tenperatura eta erabili internet bidez dagoen tablaren bat edo honako loturan dagoen kalkulagailua benetako dentsitatea neurtzeko.

pH-metroa

Hasiera batean behintzat ez dogu zertan erosi behar. Egia esan, etxeko garagardogile gehienek ez dute erabiltzen halakorik. Dena den asko merketu dira halako aparatuak ikusi hemen, edo hemen bestela.

Mota ezberdinetako ph-metroak daude. pH-a irakurtzeko gailuak kalibratu beharreko elektrodo batzuk dakarte, eta neurri jakin bateko bi likido (normalean batek 4ko pH-arekin eta bestea 7ko pH-arekin). Kalibrazio botoiari emanda, lehenik 4ko pHdun likidoan sartu eta OK sakatu, gero 7ko pHdun likidoan sartu eta OK sakatu eta kalibratuta dago. Egia esan ez da beti kalibratu behar, baina komeni da noizean noiz egitea.

Ura aztertzeko Set-ak

Inoiz ez diot halakorik etxeko garagardogileari ikusi. Garestia da etxe mailan egiten duen lan exkaserako.

Urak dituen mineralak edo hauen falta neurtzeko balio du. Ba dago ere mineral bakarra neurtzen duen produktorik, horrek set-aren prezioa nahikoa jaisten du.

Normalean neurtzen diren gauzak: Kloruroak, sodioa, sulfatoa eta magnesioa da.

Elementu bakoitzarentzako erreaktibo bat dakar eta entsaio-odi batean ura botaz, erreakzioaren arabera (hartzen duen kolorearen arabera) eskala batekin jakin dezakegu urak dakarren elementu karga.

Gogoratu Uren Partzuergoak ere, uren analisia egiten eta eskaintzen duela bere web orrialdean duela….

Iodoa

Iodoak almidoiarekin erreakzio kimikoa egiten du. Propietate honek baliagarri zaigu garagardogileei mazerazio edo beratzearen nondik-norakoa jakiteko.

Iodo froga egiteko “Tintura de Yodo” deritzona edo botikinean duguna ere erabili genezake.

A! plater zuri txiki bat ere behar dugu!

Kutsadurak neurtzeko odiak

kutsadura neurtzeko odiakAspaldi hontan, nahikoa merketzan ari den produktua dugu.

Garagardoaren mikro organismo kutsatzaile zehatzak edo mikro-organismo multzoak detektatzeko set edo kit batzuk dira. Hauek ekoizten alemaniako Döhler etxea da nagusi.

Ez da beharrezkoa ere etxeko garagardogintzan.

Afrometro

AAfrometrordo espumusoak egiteko oso erabilia. Akabun karbonatatzeko sistema bera darabilgula, zentzua du geu ere erabili behar izatea. Baina egia esanda, hobe da, noizean behin botila bat ireki eta garagardoa dastatzea: Horrela presioa eta zaporeen eboluzioaz ere asko ikasi genezake.

BESTE BATZUK

Garau + lúpula eskalak: lupuluaren eta garagar maltaren neurriak jakiteko eskalak daude. Tamaina, hezetasuna, tenperatura neurtzeko baliagarriak, bai malteroentzako zein garagardogile handientzako bakarrik da interesgarri.

Oxigeno neurgailuak: Ezertarako behar ez duzuen beste tramankulu bat! Hainbat erabilera izan ditzake: fermentaziorako gehiegizko oxigenatzea kontrolatzeko, botilaratzen oxigenorik dagoen kontrolatzeko,…

Karbono dioxido neurgailua: Aurrekoaren beste-horrenbeste esan daiteke.

Beste tresna lagungarri dira ere: koilara, xiringa, likido neurgailuak, pisua,… (