GARBIKETA eta DESINFEKZIOA etxeko garagardogintzan

11 otsaila, 2019
Garagardoa etxean ekoizteko ikastaroa

ESKUEN GARBIKETA

Naiz eta betidanik ur beroa erabiltzea hobe dela gomendatu den, ez da demostratu horrela denik. Ikerketok ere xaboi berezirik ez dagoela zertan erabili behar erakusten digute, garagardoa egiteko bai behintzat. Xaboi arrunt batek, ondo eginiko garbiketa batekin nahikoa da.

ESTROPAJOAK

Estropajoak mikro-organismo gordeleku ederra da!. Ondo garbitu, egozi edo desinfektatu, eta askotan aldatu.

GARBIKARI EDO DETERGENTEA

Gure gailuak garbitu behar dira, beti eta egozketa ostean erabili beharrekoak desinfektatu ere. Garbiketa hau urarekin egin genezake kasu gehienetan, eta mekanikoki zikinkeria kenduz, baina garbikari edo detergente bat erabiltzea ere komeni litzake.

Industria alimentarioan lan honetarako produktu bereziak daude eta ez dira etxeko garbikariak erabiltzen. Indutria alimentarioan erabiltzen diren garbikariak neutroak dira, hau da ez dute usain berezirik, etxekoak ordea lurrin ezberdinak dituzte (limoia, pinua,…) eta ondo urberritu edo argitu beharra dago, garagardoan zapore arrotzik utzi ez dezan.

Dana dala garbikari hauek gure garagardoan eragin txarra izaten dute eta komeni da beti ondo urberritu edo aklaratzea. Anti-espumanteak izaten dira, hau da garagardoaren bitsari kalte egiten dio.

Gure trasteak garbitzerakoan, plastikozkoekin kontuz ibili behar gara! Ez da komeni burnizko estropajorik erabiltzea, ezta gehiegizko indarrarekin garbitzea. Plastikozko ontziak marratu edo urratu egiten dugu eta urradura hoiretan mikro-organismo kutsatzaileak gorde egingo dira.

BASE+AZIDOA = DESINFEKZIO OSOA

CIP sistemak.

ALCALINOAK

Sosa Cáustica (Sodio Hidroxidoa): Uretan %2ko diluzioaz. 13,5 ko Ph du. Ur berotan hobe funtzionatzen du (eraginagoa da), gehienez 80º. Normalean hautsean edo bolatxoetan dator. Usainik ez du, erraz urberritzen da. Desinkrustantea da, eta garagardogintzan aurkitu genitzaken zikinkeri eta inkrustazio gehienak ondo kentzen ditu. Biozida bat da. Sosa Cáustica erabiltzerakoan eskunarruak eramatea komeni da. Kobrea erasotu egiten du (garbitzen du ere…).

Kloroaren krisia eragina izan du ere Sosa Kaustikoan, teknologia berdina erabiltzen delako eta eskasia edo hornidura problemak daude edo izan daitezke.

Sodio fosfatoa (Monosodikoa, disodikoa eta trisodikoa). Autsean etortzen da eta industria alimentarioan asko erabiltzen da jakien Pha regulatzeko eta kontserbante bezala (okelan) E339 bezala ezaguna. Aluminoa oxidatu egiten du. Biozida.

Bicarbonato sodio: Ez du indar gehiegirik. Ondo aklaratzea komeni da garagardoaren Ph-an eraginik izan ez dezan.

EZ NAHASTU!

Produktu alkalinoak eta azidoak ezin dira elkarren artean nahastu. Batzuk gainera oso arriskutsuak dira (leherketa arriskua ere egon daiteke) eta oso korrosiboak bilakatzen dira eta/edo erreakzio kimiko indartsuak sortzen dituzte.

Beti ere ondo aklaratu edo urberritu behar dira, batipat bata erabili behar badugu bestearen ondoren.

AZIDOAK

Azido fosforikoa (H3PO4): %0,1tik %2ko disolbatzeak ahalbidetzen du. Oso erabilia industria alimentarioan garbiketarako. Kaltzio inkrustazioak kentzeko oso baliagarria da (barriletan, serpentinetan, depositoetan eta interkanbiadoreetan). Inoxidablea kaltetu dezake epe luzean ere. Industria alimentarioan E338 (acido ortofosforico) lez ezaguna, freskagarrietan erabiltzen da, antioxidante eta estabilizante lez.

Azido fosforikoa garagardogintzan, beratzea azidifikatzeko erabiltzen da. Nire gomendio pertsonala, horren atzetik bagabiltza malta azidoa erabiltzea hobe dela!

Azido azetikoa (ozpina): ozpina biozida bat da ere, baina etxeko ozpinak kutsatuta etorri daiteke, bakterio azetikoak ekarri ditzake eta gure instalazioak kutsatu. Horregaitik hobe da desinfekezio lanetarako propio saltzen duten produktua erabiltzea. Kobrea asko erabiltzen dugunean, komenigarria azido hau erabiltzea; kobrea ondo garbitzen du kaltetu barik.

Azido zitrikoa: Etxeko garbikari askok erabiltzen dute azido zitrikoa, desinfektate bezela.

Ácido perazetikoa (peroxiacético): %0,02a disolbatzen da uretan. Azken uneko desinfektante bezela erabiltzen da (asko erabiltzen da industria alimentarioan). Lurrintzeko pote batean sartu eta iturri, botila, hodi eta lan superfizien gainetik botatzen da. Ez dago zertan urberritu beharrik.

DESINFEKTANTEAK

Desinfektanteak eragin egokia izateko, desinfekeatu beharrekoa ondo garbia egon behar du. Garbitzeko garbikari edo detergenteak erabiltzen dira, eta desinkrustatzeko mekanikoki garbikariarekin edo kimikoki azido zein alkalinoekin.

Kloroa: (Lixiba) Etxeko lixiba oso egokia da desinfekzio lanetarako (%10ko proportzioan disolbatzen da uretan). Desinkrustantea da ere eta garbiketa lanetarako ere erabili daiteke. Ur otzarekin eragin handiago du. Ur berotan lurrindu egiten da kloroa. Ondo urberritzea komeni da, klorinak eragin eta zapore txarrak dute legamien eta garagardoen gain. Ez da komeni metalezko trasteekin kontaktuan gehiegi uztea, korrosiboa da eta altzairua ere erdoildu dezake.

Kloroaren krisia

Kloroaren krisiak: Kloro (lixibari), Sosa Kaustikoa eta azido klorhidrikoari eragiten dio. Produktu hauek fabrikatzen zuten 10 fabrika zeuden estatuan. Hoietatik pasadan urtean (2018) bost itxi egin zuten. Araudiaren aldaketa bat izan da; Lege berriarekin merkurioa erabiltzeari utzi behar diote, beste teknologia bat erabili behar dutelarik (menbrana sistema). Teknologia berri hau ekologikoagoa eta energetikoki merkeagoa da, baina hasierako inbertsioa handia egitea eskatzen du.

Yodo (Yodoforos). Yodo polimeroekin nahastuak dira. Marroi-argi kolorezkoa izaten da (kolorea galtzen badu, yodoa indarra galdu duela esan nahi du). 10 minutu gailuekin kontaktuan nahikoa da ondo desinfektatzeko. Urberritzea beharrezkoa da, antiespumantea izan daitekeleako, garagardoan.

Peroxidoak (Peroxido de hidrogeno): Peroxidoa egiten duena oxidatzea da. Ondo egiten du lan beroarekin (80º ingurutan hobe ondiño), eta 5 – 8 Ph maila barruan. Esporak batipat eta bakterioak maila txikiagoa akabetzeko oso baliagarria da. Likidoan zein hautsean dago salgai, zenbait izen komertzial ezberdinekin: chemi-pro, oxigeno activo,…

Ur oxigenatua peroxidoa da. Zuzenean erabili daiteke, aklaratu beharrik gabe, eskuak garbitzeko edo azken uneko desinfektaten arin bezala.

Alkohola: Ez da 100% alkohola erabiltzen, %70ekoa superfizieak eta eskuak garbitzeko eragingarriagoa dela ikusi da. Naiz eta oso indartsua ez izan, asko erabiltzen da industria alimentarioan, lurrindu eta ez duelako arrastorik uzten. Erabilgarria da oso, azken uneko desinfekzioan.

Ozonoa (O3): Gero eta gehiago erabiltzen da garagardo industrian; Ondiño, dena dela, bere erabileran ikertzen jarraitzen da, aplikazio berriak aurkituz, eta ohiko erabilera batzuk dudan jarriz. Ura garbitzeko erabilgarri da.

Ozono erabilera industrian, adibidea: https://www.youtube.com/watch?v=ezKahaJbP8c&vl=sv

PASTEURIZAZIOA

Pasteurizazio unitateak (PU): Produktuaren kalitatea eskazagoa da gero eta bero gehiago erabilita.

15-30 PU artean kokatzen da garagardoa egoki esterilizatzeko neurria. Garagardo legamia (S. cerevisiae) adibidez, 60 gradutan hiltzen da %100’eko ziurtasunarekin, eta hori izaten da tenperatura erreferentzia pasteurizazioa egiterakoan. Bigarren balioa kontuan izan behar duguna denbora da. Zenbat denbora behar den tenperatura lortzeko, eta zenbat denbora egon behar duen tenperatura horretan geu behar dugun PU-a lortzeko.

Adibidez: https://cervezarios.com/wp-content/uploads/2018/02/temperatura_transferencia-1024×466.jpg

PU = Tenpora (minutuetan) x 1,393 ^(Tº-60)