Etxeandia

DASTAKETA GURPILA

Edaketa edo zapore eta usainen gurpila (Flavor Wheell ingeleses), Meilgaard sisteman oinarritua dago eta 1979 urtean finkatu egin zan: American Society of Brewing Chemists, European Brewery Convention eta Master Brewers Association of the America, bultzatuta.

Meilgaard’en lanetatik usain eta zapore gurpila garatu zuten. Gurpila honek garagardo-zale guztiak usain eta zapore erreferentzia berdinak ahalbidetu zuen, horrela hizkuntza eta erreferentzia berdinak erabili ahal izateko, garagardoaren komunikazioan, epaileak, idazleak, ekoizleak, eta garagardo munduaren inguruan dabilen edonork, era berdinean erabili dezake.

Arrakasta handia izan zuen sistema honek, erraz bereizi bait daiteke zapore/usain bakoitza gurpilean; entrenamendu txiki batekin. Horren arrakastatsua izan zen, ardorako ere sistema berdina kopiatu zutela.

Sistema hiru maila ezberdinetako gurpila batean oinarritua dago. Lehenengo mailan deskribapen orokorrak ditugu, bigarren eraztun edo gurpilean zehatzagoak eta azkenengoan (kanpoko gurpilean) oso zehatzak.

Erabiltzen diren erreferentziak ezagunak izan beharko lirateke dastatzailearentzat. Adibidez azufrearen zaporea zein den ez badakigu, nekez ezarri genezake gurpilaren barruan garagardoa dastatzen dugunean. Bakoitza bere erreferentzia propioak ditu edo hobe esanda bere usain eta zapore memoria propioa du, gurpila erabiltzeko ez da beti baliagarria, horregaitik entrenamendu txiki bat behar da gure memoria gurpilari moldatzeko. Horretarako dastaketa kit bereziak daude, gurpilaren zapore eta usainen esentzia dituenak (garestitxoak dira…).

Deskargatu, hemen, zapore eta usain gurpila.