Kategoriaren artxiboa: Bisitak

Fabrikako txokoa

Urdulizko Etxeandia garagardo fabrika, hasiera-hasieratik dastaketak, ikastaroak, hitzaldiak eta aurkezpenak egiteko erabili izan da.


Aurton ekimen hauek aurrera eramateko gunea egokitu eta izaera txukunago bat emon dotsegu. Aldaketa hau ez da guztiz bukatu eta ia astero sartzen dotsegu berrikuntzaren bat.

Horrela, lehenago aipatutako ekimen horiek, era eroso eta duinago batean aurrera eraman ahal izan dugu; Fabrikari bizitasuna emotekotan jarduera gehiago eta kalitate handiagokoak antolatzea da asmoa. Horretan gabiltza!

Gunea erabilgarria dago, bai elkarte, enpresa, zein partikularrentzat, berton batzarrak, dastaketak, hitzaldiak, ospakizunak, … egiteko.

Barikuko bisita: Uztaialk 13

Urduliz
Barikuero bisitak egiten dira lantokira
Kuadrilla bat bisitan

Barikuro bezala, uztailaren 13an ere jendea hurbildu zitzaigun garagardo fabrikara. Gehienok garagardoren bat dastatu, lekua eta prozesuari buruz zeozer galdetu eta erosketa batzuk egiten dituzte. Beste batzuk ordea (argazkikoak legez) eroso jarri eta gure garagardoekaz eta eurek ekarritakoarekin merienda egiteko aukera aprobetzatzen dute.