Gernikako Urriko azoka nagusia 2012

Garagardo artesanala GernikanGernikako azoka nagusirako eskaera aspalditik egina izan arren, egun gitxi batzuk lehenago abisatu ziguten bertora joateko. Jakina denez artisau eta nekazari asko dira bertora joan nahi dutenak, eta naiz eta inguruko handiena izan guztientzako postua lortzea benetan da gatza.

Hasiera hasieratik jendea mugitzen egon da azokan. Beste azoketan baino goizago ibiltzen da jendea. Jende ugari goiz guztian zehar. Agian beste azoka batzuetan jende guztia eguerdi partean pilatu egiten da. Gernikan ordea, jende kopurua, goiz guztian zehar berdin antzera ibili da. Agian tokatu zaigun inguruagaitik izan da. Ez gara kale nagusian izan eta nabaritu da ere hortik jende gutxiago ibili dala.

Jende gaztea hurbildu da gehien. Interes handiarekin bertoko garagardo bat ikusita. Kokapenari, produkzio mailari buruz galdera asko eta produktuen arteko ezberdintasunari buruzko jakingurea. Nobedadea Gernikan, lehen aldia bait da garagardo ekoizle bat bertoratzen dana.

Jende ugari halan da be eta 45 litro garagardo banatu dogu hurbildu diren artean. Mari eta Antsonekoa motako garagardoak ziran eta hoiek ere izan dira botilatan gehien saldo doguana.

Beste azoka batzuei buruzko informazioa, gure web gunean: www.etxeandia.biz eta Gernikako Azokei buruzko informazio gehiago, hemen.

UrriFest’12 Anoetako Gaztetxean

 

Anoetako  (Gipuzkoa) Gaztetxeak garagardo festa antolatu du. Geure ordezkariak bidali doguz bertora (Mari eta Antsonekoa). UrriFest’12 izenarekin, jaia Garagardo Dastaketa batekin hasten da herriko plazan, arratsaldez (18:30’etan). Berton Naparbier, Etxeko Bob’s Beer  eta Etxeandia Garardauak dastatuko dituzte Euskal Herritik eta Grinbergen eta Paulaner atzerritik. Gabaz afaria deke Gaztetxean eta beruau kontzertuak.

 

Pasadan urtean bere antolatu euen halako festa bat eta aurton Urriaren 27an egin deure.

 

On egin!

 

Zergatik “Garardau” eta ez Garagardo?

Konturatuko ziñatelez gure etiketa eta dokumentazioan garardau hitza agertzen da (batzuetan garagardoa idazten dogu). Jende ugari galdetzen deusku honen zergatiari buruz. Eta post honekin gai hau argitzea dot helburu.

Bi arrazoi nagusi dira:

1.- Marketing-a: atenzioa deitzeagaitik eta gure etxeari puntu lokalago bat emotearren. Urduliz ingerutan ardau esaten da, ardo edo ardao-ren ordez. Iparralden adoari arnoa esaten dotse eta garagarnoa ere ikusi dogu noizbait.

2.- Edari honen izenari ikuspuntu tekniko eta nire ustez zuzenago bat emotearren, proposamen bat da:

Garagardo hitza Azkue-ren neologismo bat da. Garagarraren ardoa. Zuzena izan behar zuen Azkueren ikuspuntutik, bera garagarraz egiten zan garagardoa bakarrik ezagutzen baldin ba zuen, behintzat.

Gaur egun, ordea, badakigu edozein garau erabili leikela garagardoa egiteko. Alemanian eta Belgikan oso ohikoak eta atxiñekoak dira gariaz eginikoak, Asian arrozaz eginiko garagardoa dago (Japoniako Sakea adibidez), Ameriketan artoaz egiten da, Europa erdialdean zekaleaz ere eta Afrikan artatxikiarekin eta gogoratu zeliakoek ezin dutela garagarra duen garagardorik edan. Gaur egungo garagardo industrialak %10 – %20 garagarra erabiltzen dute, beste guztia arroza, artoa eta beste edozein fekula erabiltzen dutelarik.

Edozein garauz eginiko edariari beraz: Cerveza, bière, beer, bier,… garagardoa? Ez litzake zuzenago: garardo?, garardao?, gararno? Edo garardau? GAR + ARDO.

Proposamen honekin hitza laburtu eta erraztu egiten da eta teknikoki zuzenagoa deritsot, horrela garardau mota guztiak barneratzen dituelako.

Zein da zure iritzia?

Urriko Markinako Azoka, 2012

Urrian, Markinan, azoka nagusia antolatzen da. Aurton Urriaren 13a (zapatu). Han egon giñan bere.

Aurreko egunean eguraldi eskaza eta jendea kalerako gogoaz agertu da. Ohitura handikoa omen da gainera Urriko azoka hau eta hori nabari-nabaria izan da. Jendetsua.  Danatiriko gauzak egon dira. Inguruko ekoizleak ugari.

Giro ederra azokan eta herrian (tabernetan…).

Interes handia jendearen partetik. Deigarria egin zaio jendeari Euskal Herriko garagardo bat azokan ikustea. Pena Markinan salbenta punturik ez izatea, asko salduko luke eta.

Dastatzeko emon dogu, kañeroan oria (Mari) eta izotz’etan baltza (Lauaxeta) zein Lamiak (Garizko iluna) basuak bukatu zaizkigunarte. Danatara 48 litro garagardo banatu da.

Arrate Irratia’koek elkarrisketa egin deust.

Ondo antolatutako azoka, danatariko produktuak (ingurukoak nagusiki), eskulangintza, nekazal tresneria eta abereak. Lekua ona, Sonorizazioa oso ona.

SopelTrip

Una agencia de viajes especialPasaron, el anterior viernes, por la fábrica los chicos/as de Sopeltrip, a hacerme una entrevista para publicarla en su boletín. Yo ya los conocía, entre otras cosas porque que tienen su “base” en Sopelana y los que nos movemos por el entorno estamos acostumbrados a ver sus boletines y sus ofertas por la calle. Además también puede saberse de ellos a través de facebook o de su página en internet.

La iniciativa me ha parecido curiosa e interesante, razón por la que la traigo aquí. Es una agencia de viajes. Por un lado proponen viajes de turismo sostenible fuera de los clichés habituales de sol y playa (¡supongo que también te venderán sol y playa a poco que insistas!). Por otro lado también hacen lo contrario; simplificando podríamos decir que traen turistas a nuestra zona. Concretamente tratan de desarrollar una oferta de Turismo Slow.

Es en este último punto donde entramos nosotros, ya que como fabricantes de cerveza, y dentro de nuestra política de marketing hacemos visitas a fábrica y organizamos catas tanto en la fábrica como a domicilio.

Galdakaoko Nekazaritza Azoka 2012

Galdakao Azoka Udalaren Kultura saiak antolatua eta BBK’ren laguntzarekin, Irailean egiten da Galdakaoko Nekazal Azoka. Andra Mari jaien inguruetan antolatzen da azoka hau. Kokapen ezberdinak izan omen ditu urte hauetan, baña azken urteotan Urreta parkean antolatzen da.

Jendea berandu hurbiltzen da azoka honetara. Eta hurrengo urte baterako argi puntua edo generadore txiki bat lotu beharko dut; kañerotik dastatzera eskaini ahal izateko!

Cata en Vinacoteca Belostikale (Bilbao): Dougall’s+Etxeandia

Foto en Vinacoteca Belostikale (Etxeandia + Dougall's)El 29 de septiembre nos reunimos en la Vinacoteca Belostikale del Casco Viejo Bilbaino un puñado de cerve-adictos con el cervecero (a el no le gusta que le llamen maestro cervecero) Andrew Dougall de la cervecería Dougal’s de Liérganes (única fábrica de cerveza en Cantabria).

Andrew dio comienzo a la presentación y cata, hablando de sus cervezas (se probó “Leyenda” y “Tres Mares”). El anfitrión Ramón nos dió a probar un par de cervezas artesanales catalanas como intermedio entre las dos charlas y pasamos a probar la Lamiak (trigo) de Etxeandia, luego la Mattin Pirata y finalmente la Antsonekoa.

Los asistentes muy participativos hicieron muchas preguntas y observaciones.

Deseando de que llegue la próxima reunión con Dougall en Belostikale.

AGROASANBLADAREN AZOKA Erromon, 2012ko irailan

Irailaren 22an, Erromoko enparantzan azoka antolatu euen Uribe Kostako Agroasanbladakoek. Berton, gaztaiak eta txakoliñak (“artzai” eta “esnetik”), pasta ekologikoa (“Txaramela”), baratzeko produktuak, esnea, pastelak, ogia eta goizean zehar tallerrak. Txoznatxoak gure garagardoa izan du (“Mari”) eta zuku zein pintxo berezi-bereziak.

Uribe Kostako nekazaritza eta lehen sektorearen inguruan interesatuta dauden pertsonak biltzen ditu Uribe Kostako Agroasanbladak. Eskualdean nabaria da esparru honetara berez hurbiltzen ari den pertsona kopurua, aspaldiko ohitura galduak eta sektoreko gabeziek, biziereduak berreskuratu, antolatu eta koordinatzeko asmoz.

Lupulua: 2012 uzta

Lupulua: 2012 uzta

Irailaren erdialderarte lupuluaren uzta dugu. Gure kasuan irailaren hasierarako landareak prest zeuden. Lupulu konoak oritzen hasi baño lehenago jaso behar da uzta.

24 landareetatik 12 dira bigarren urtekoak eta besteak lehenengo urtekoak. Bigarren urtetik aurrera emoten dau fruitua lupuluak, baña halan da be 12 hoietatik 10 bakarrik emon deure zeozer. “Amarillo” motako lupuluak seaski ez du ezer emon aurton bere, eta naiz eta bigarren urtekoa izan oso gitxi hasi da (2 metro inguru). Bigarren urteko landareen artean bat arra da (“Challenger”) motakoa eta horrek ere ez du fruiturik emongo, naiz ta lore ugari izan dituen.

“Cascade” motakoak bereiziki handitu dira eta uzta oparoa emon, euren lehen uzta izateko. “Perle” motakoa ere (landare bakarra izanik).

Amarillo 0
Challenger 130gr
Cascade 620gr
Fuggle 90gr
Perle 280gr

 

Sikatu ordez, izoztu egin dodaz. Garagardoarekin lehen frogak egiten nabilerarik. Lehenik DunkelWeizen bat egin dut “Challenger” lupuluarekin. Lupulu berdeak 2,5 aldiz pisu gehiago (batazbeste) omen du sikua baño, horregatik proportzio horretan erabili behar omen da, naiz ta ondiño frogetan nabilen.

Garai hau landarearen enborratik aldaxkak atara eta birlandatzeko unea ere ba da eta horrela egin dut.

Fábrica de cervezas, degustación, venta de maltas