LOIUBEER FEST
Arrakasta haundikoa izan zen pasadan urteko Loiu Beer Fest eta aurten bere errepikatu eta hobetzekotan egin dogu lan.
Zapatu hontan (Urriak 20) dogu hitzordua Loiuko Udaletxe Plazan. Berton izango gara Bizkaiko hainbat garagardo ekoizle eta janari ekoizle batzuk bere bai (zeozer jan behar da bere…), musika taldeekaz batera.
Arratsaldeko seiretan hasten da festa:
Garagardoen dastaketa
Esan dodan lez, arratsaldeko 18:00’etan hasten da dastaketa. Bizkaiko zenbait ekoizle euren garardoak eta proiektuak aurkeztuko deuskue eta ekoizleak ezagutzeko parada izango dogu bere.
Bizkaitar garagardoak: 9 ekoizle eta 12 garagardo
Bizkaiko garagardo nagusi eta onenak parte hartuko deure Loiun aurton:
UrbanBeer – Zamudio
Etxeandia – Urduliz
Txorierri Garagardoak – Sondika
Laugar – Gordexola
Maiken – Balmaseda
Boga – Mungia
MUSIKA
Benetan interesgarria iruditzen dast “Deabru Beltzak” taldearen propuesta. Egia esan gatz egiten dast deskribatzea, horregatik onena euren orrialdera zuzentzea da. Hauen emanaldia 21:00’etan hasiko da.
Hauena bukatu eta jarraian berbena izango dogu. Euskal eta jai musikaz gozatzeko aukerarik onena Luhartz taldea da.
LOIU -ko udalak antolatuta eta Bizkaiko garagardogileak lagunduta.