Etiketaren artxiboa: Ikastaroak

Curso de elaboración de cerveza: urduliz 29 de diciembre del 2012

541683_10151320023432769_963262532_nEl curso ha comenzado alas 10:00. 14 asistentes y yo.

Hemos empezado moliendo 2,5kgr de malta pils, 2,5kgr de malta munich y 300 gr de malta CaraRed. El objetivo es hacer 25 a 30 litros de cerveza tostada. Una cerveza simple.

La maceración sencilla entorno a los 65ºC durante 90 minutos han convertido todo el almidón en azúcar. Mientras tanto hemos fabricado un enfriador con un tubo de cobre en espiral.

El filtrado ha funcionado muy bien, obteniendo un mosto muy limpio. El rendimiento ha sido superior al previsto y el mosto obtenido ha tenido una densidad de mas de 1055, lo que significa que la eficiencia de la molienda-maceración-filtrado ha sido cercana al 90%. Mucho para una elaboración “casera”. Normalmente 75% sería aceptable.

El cocimiento ha sido de 40 minutos (a pesar de que normalmente en esta receta el cocimiento suele ser de 60’), vigoroso. Se ha usado exclusivamente lúpulo Nugget de 11%AA. Lo que conferirá a la cerveza unos IBUs de aproximadamente 44. Hemos usado 40 gr de lúpulo para amargor a los 40 minutos y otros 50 gr para aroma a 5 minutos de apagar el fuego.

No se ha perdido el tiempo y se hemos tomado unas rondas de cerveza.

Hemos probado el nuevo enfriador, que según lo previsto ha sido poco eficiente desde el punto de vista del consumo de agua, pero ha facilitado la “deposición”, tanto del turbio frío como del turbio caliente. Hemos seguido bajando la temperatura de la olla de cocción hasta aproximadamente 30ºC.

Un depósito de plástico a albergado el mosto. Como la temperatura aún no era la correcta (28ºC aprox.) he tenido que inocular la levadura (una Lager) de un lote anterior por la tarde.

El curso ha terminado a las 15.00, una hora mas tarde de lo previsto.

Por la tarde junto a inocular el mosto he recogido y limpiado todo lo que hemos usado.

Kanpetzun garagardoa egiteko ikastaroa

Kanpetzuko Santi Kurutze, Ibernalo Landetxean 2012
Kanpetzuko Santi Kurutze, Ibernalo Landetxean 2012

Kanpetzuko Santikurutzen (Araba: Santa Cruz de Campezo) ba da baseliza edo santutegi bat, “Ibernalo”. Santutegiari atxikituta, izen bereko landetxea dago: Ibernalo Landetxea. Nekazal etxea/landetxea, taberna eta jantokia da. Orain hilabete batzuk Landetxeko arduradunen partetik, berton garagardoa egiteko ikastaro bat prestatzeko eskakizuna heldu zitzaidan. Normalean ez dodaz halako ikastaroak geure instalaziotik kanpo egiten (bai ordea gure fabrikan bertan), baina ingurua, familiaz, ezagutzeko parada izan zitekeela otu jatan.

Ikastaroa abenduaren 6an egin zan, goizeko 10:00’etan puntual hasi giñelarik. 16 pertsona inguratu ziran bertora eta euskeraz egin zan ikastaro guztia. Abenduaren 6-a konstituzio eguna da, jai beraz, baña baita San Nicolas eguna bere, garagardogileen santua (ez naz santuzalea baña konstituziozalea berez, beraz gurago dot San Nikolas ospatu).

Ahalik eta laizterren giroa berotzen saiatu naiz, oso aberasgarri bait deritsot jendearen partehartzea, galderak, … duda guztiak uxatu beharra daude ikastaroa bukatzen denerako. Lan honetan asko lagundu du Ibernaloko arduradunen jarrera, eta prestatutako primerako hamaiketakoa.

Berton egin dogun garagardoa “Antsonekoa” motakoa izan da. Gorri-nabar indartsua. Honakoa izan da erabilitako errezeta:

Garagarra

  • 2,5 kgr Nafarroako Pils malta
  • 2,5 kgr Nafarroako Munich malta
  • 0,2 kgr Alemaniako CaraRed malta

Lupuloa

  • 150gr Urdulizko Nugget lupulua: 60 minutu irakiten, mingostasuna eta kontserbatzio propietateak emoteko.
  • 200gr Ingalaterrako East Kent Goldin: 20 minutu irakiten zaporea emoteko.
  • 200gr Ingalaterrako East kent Goldin: 5 minutu irakiten usaña emoteko.

Mazerazioa

  • Mazerazio sinplea, ordu bete inguru 65º ingurutan + 10 minutu 75º eta azkenik 80º’tara igo

Egozketa

  • 60 minutu.

Legamia

  • Lager motakoa: Belgikako Fermentis etxekoa W34/70. Lehenagoko fermentazio batetik ataratako legamiak aprobetzatuz.
  • Izotzegaz lagunduta arratsalde osoan utzi dogu muztioa hotzituten legamia bota baño lehen.

Garagardoa egiteko ikastaroa Getxoko PTParen aurkakoan

Garagardoa etxean ekoizteko ikastaroaIrailaren 14an (barikua), Getxoko PTP’aren aurkako akanpadan izan nintzen. Berton hainbat tailer eta hitzaldi antolatu eta eskaini ziran, eta hauen artean neu emon nebana: garagardo tailerra (norberak etxean garagardoa nola egin).

Goizean goiz hasi giñan. Garagardoa egiteak ordu batzuk emoten ditu eta (normalean 4 – 5 ordu, dana ondo badoa). Urrats guztiak egin genituen hartzidura arte. Hortik aurrera garagardoa fabrikara eraman eta berton egin nuen, legamia bota eta botilatan sartu.

Tailer hauekiko informazio gehiago, gure web orrialdean.